Herriko norbanako eta eragileok osatzen dugu Anoetako Euskal Jai batzordea eta Anoetako Udalarekin elkarnean aritzen gara Euskal Jai Eguna aurrera ateratzeko. Auzolana da egunaren oinarria eta herritarron txingurri lanetik antolatzen dugu, urtez urte.

Urriko bigarren igandean ospatzen den eguna da EUSKAL JAIA. Euskal naziotasuna, kultura, landa ingurunea, ingurumena eta tokiko elikadura uztartzen dituen eguna da. Gure nortasuna hauspotu, jakintza eta ohiturak ezagutarazi, herriko baserritarrei plaza eskaini eta euskal herrian zehar martxan dauden proiektu ezberdinak herrira ekartzeko eguna izaten da. Lehena, oraina eta etorkizuna harilkatzen diren eguna da.