Anoetako EAJ-PNV taldean lau zinegotzi ari gara 2023-2027 legealdi honetan: Nuria Carbonell, Agurtzane Núñez, Aitzol Arocena eta Jaime Peon. Aurreko legealdian hasi ginean lanean eta batzorde guztietan parte hartzeaz gain, hainbat proposamen ere egin ditugu, horietako batzuk onartuak izan direnak. Aurrerantzean ere gure proposamenekin udal gobernuarekin elkarlanean aritzea da gure helburua, herritarrak, hirigintza edota antolakuntza sailetan anoetarren proposamenak islatuz.