Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den gazte antolakunde autonomo eta iraultzailea da.
Euskal Herria aske, sozialista, feminista eta euskalduna lortzea du helburu, eta xede hori eskuratzeko bidean, Ernairen funtzio behiena gazte estrategiaren garapenaren bitartez Gazte Boterearen eraikuntza da.
Gazte Antolakundeak izaera feminista, sozialista, independentista, euskalduna, ekologista eta internazionalista du, eta hauetako bakoitza gure eguneroko jardunean itzultzen da. Antolakundearen izaera antifaxistan,transmaribibolloan eta dekolonial-antiarrazistan aurrera urratsak emateko hautua egin dugu.
Informazio gehiago: https://ernai.eus
PROIEKTU POLITIKOA
Independentzia, sozialismoa eta feminismoa dira gure helburu estrategikoak eta, ondorioz, gure proiektu politikoa, zapalkuntzarik gabeko jendartea marrazten duen ortzi-muga da, Euskal Herri aske eta burujabe batean pertsona eta kolektibo ororen emantzipazioa ahalbidetuko duena.
MISIOA
1 Askapen mugimenduaren ildo politiko orokorrarekiko gazte estrategia garatu eta praktikara eramatea.
2 Belaunaldi berriak Ezker Abertzalearen proiektura batu eta balioen transmisioa bermatzea.
3 Mugimenduan gazte begirada bermatu eta gure egunerokora praktika berriak ekartzea.