Gure aurkezpena

Azkenean, ideia denbora luzean ibili ondoren AKT-ko kamixeta atera degu. Diseinua zehaztu eta Kirol taldearen logoa duen kamixeta urdin-turkesa bat atera degu.



Dagoeneko taldekideek eta hainbat lagunek erosi dute kamixeta, baina hemendik aurrera ere nahi duenak eros dezake, 25€-ko salneurrian. Kirol taldeak inolako etekinik ez duela ateratzen gogoratu nahiko genuke eta kalitate honeko jantzia dela azpimarratu ere bai. Neskentzako eta mutilentzako kamixetak dira eta taila guztietan daude eskuragai S,M,L eta XL.



Oraingoz korri egiteko edo kalean ibiltzeko kamixeta tekniko batera mugatu da baina hemendik aurrera beste kirol arlotako kamixetak egiteko asmoarekin sortutako diseinua da, txirrindurako, mendirako, kamixeta besa luzea, korri egiteko galtzak, etab. Aukera ugari dago. Luzatu lasai zuen ideiak eta kontutan izango ditugu.



Hemen dijoa diseinua eta bertatik bertara ateratako argazki bat ere.
Irakurri gehiago